XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitainak, besteak beste, honakoak izan ziren: Joaquin Javier Etxague, Joaquin Mendizabal, Eustasio Amilibia (horrekin batera, Gipuzkoako buruzagi politikoa), Pablo Collado eta Francisco Brunet.

Ikus dezakegunez, burgeseriako handikien familiek, harresiez barrualdeko mobilizapen liberala ere kontrol zuzenaren pean zuten.

Kapitain generalak ezin zuen Bilboraino iritsi.

Karlisten astinketa Gipuzkoa osoan barna azkar hedatzen ari zenez, Diputazioa biltzen zen herrira, Azpeitira alegia, abiatu zen.

Handik, bertan ziren diputatuei laguntarazi zielarik, Tolosara baztertu zen.

Herri honetan Diputazioa bildu nahi izan zuen, baina erakundearen osakide batzuk uko egin zioten, eta ez ziren aurkeztu egin.

Matxinada hartzen ari zen ezaugarriez jabeturik, gudalosteak (diputatuak berekin zeramatzala) Donostiara zokoratu ziren berriz ere.

Aldez aurretik, Gipuzkoako Erakundeak Erregina Gobernatzaileari bere atxekimendua erakutsirik, aldarrikaria plazaratua zuen; horrekin batera, Foruen eta probintziaren lasaitasunaren defentsan borroka zezan bolondres sortan parte hartzeko izenak emateko deia ere kaleratu zuen.

Idazki honek, bertan zetzan anbiguotasuna zela bide, Donostiako liberalengan haserre bizia sortarazi zuen: ezinbestez zabaltzen ari zen matxinada ez zen idazki hartan kondenatzen.

Gerratearen lehen hilabeteetan bolondresek osaturiko batailoi hark Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako toki desberdinetan borrokatu zuen.

Baina 1835.eko hastapenetan Donostiara baztertu behar izan zuen, karlistek ezarria zuten setioarengatik.

1835. eko uztailean, hiriaren defentsan parte hartzeko asmoz, Ingeles Legioa iritsi zen, bolondresen komandante zen Joaquin Sagastik eginiko gestioei esker, hein haundi batez.

Setiatuko biztanleriak abarrotsez hartu zuen kanpoko armada hura ere.

Soldaduteria askok bezala, Ingalaterrakoak ere militar profesionalen agintzapean ziharduen, (...).